EH Bilduko militanteen ustez, "Durangoren etorkizuna baldintzatuko du" trenbide zaharreko espazioak

Markel Onaindia 2017ko ira. 18a, 09:32

Joan zen astean asanblada zabala egin zuen EH Bilduk, eta bertako ondorioak argitara atera ditu. Trenbide zaharreko lurren gaia lehentasunezko gaia dela uste dute asanbladako parte-hartzaileek. 

Legegintzaldiaren erdira ailegatuta, orain arteko balantzea egin eta aurrera begirako erronkak marraztu ditu Durangoko EH Bilduk, Pinondo Etxean garatutako asanbladan. Trenbideko lurrekin lotuta, "gaur egungo proiektuaren aurrean alternatibak eraiki beharra nahitaezkoa dela" adostu zuen asanbladak, alderdiak prentsa oharrean azaldu duenez. Etorkizuneko helburuekin jarraituta, aipatzekoa da Durangoko EH Bildu eraberritzeko lanean dagoela Era prozesuaren bitartez, eta horri "garrantzia berezia" eman diote kideek. Bestalde, auzoak aktibatzea eta herritarren partaidetza sustatzea ere erronka lez markatu dituzte. 

Alderdiaren arabera, "oso positiboki" baloratu zen orain arte herritarrekin izandako hartuemana, auzolanen edota auzo batzarren bidez. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!