EH Bilduk prentsa oharrean azaldu duenez, "beste informaziorik ezean, suposatzen da azalduko den hitzarmena orain dela ia urtebete udalean aurkeztu zena izango dela. Hitzarmen horretan, modu labur eta argi batean azalduz, Durangoko Udalak ETSri azken honek zuen 4,2 milioi euroko zorra barkatzen ziola esaten zen". Koalizioak azaldu duenez, pasadan irailean hitzarmen honen kontrako jarrera azaldu zuten EH Bildun. "Baina gai hau mahai gainean jarri ondoren, ia urtebete egon da hitzarmena udaletxeko kajoietan ahazturik", dio EH Bilduk.
Julian Ríos Herriaren Eskubdiea alderdiko ordezkariak batzarraren inguruan sare sozialetan dioenez, "gai garrantzitsuak lantzeko data seinalatuak aukeratzen dituzten gobernu eta kudeatzaile txarrak gogora datozkit. Horrela ez da herritarrekin politika egiten".