Sagardoy eta 'Errementari', Sitgeseko festibaleko sail ofizialean

Anboto 2017ko abu. 30a, 19:50

Eneko Sagardoyk pelikula bi estreinatuko ditu hilabeteko epean. Lehena, Handia, irail amaieran Donostiako Zinemaldiko sail ofizialean; bigarrena, Errementari, urria hasieran Sitgeseko zine fantastikoaren jaialdian. Gaur egin da ofizial bigarren estreinaldiaren data.

Eneko Sagardoy aktore durangarrak jauzi handia emango du datozen asteetan, filme bien estreinaldiekin. Jakina da Handia filmean Altzoko erraldoiaren papera beteko duela; Oscarretarako izendatua izan zen Loreak pelikularen sortzaileena da. Errementari filmean, ostera, deabruaren azalean sartuko da. Kandido Urangak egingo du errementariarena. Gainera, ume durangar batzuek parte hartu dute grabaketan, eta herri bereko Diego Martin atrezzolariak ere bai. Bestalde, Lara Izagirre zornotzarraren Gariza Films ekoiztetxea filmeko partaide da.

Joxe Miel Barandiaranek jasotako Patxi Errementariren ipuinean oinarritu da Paul Urkijo pelikula sortzeko. Alex de la Iglesia zinegile ezaguna ere koproduktore da bertan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!