Handia

Eneko Sagardoy: "Donostiako Zinemaldaren Sail Ofizialean lehiatzea pribilegio handia da"

Jone Guenetxea 2017ko uzt. 30a, 13:29
Argazkia: @sansebastianfes

Donostiako 65. Zinemaldiaren Sail Ofizialean lehiatuko da Handia filma. Eneko Sagardoy aktore durangarra Altzoko Handiaren istorioan oinarritua dagoen filmaren protagonista da. Maiatzaren 15ean Handiaren grabaketa saio bat Durangoko Alde Zaharrean egin zuten. Egun horretan, Durangaldeko figuranteek ere parte hartu zuten. Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatzea "amets bat" dela aitortu du Sagardoy aktore durangarrak.

Lan taldean, eta zuk zeuk, zelan hartu duzue albistea?
Lan taldea oso pozik dago. Ardura handia den arren, goi mailako erakustoki batean estreinatzeak ateak ireki diezazkioke filmari. Ni neu tarteka hunkituta eta tarteka sinetsi ezinik nago. Donostiako Zinemaldia munduko zine festibalik garrantzitsuenetakoa da, eta Sail Ofizialean lehiatzea pribilegio handia. Eskertuta nago.

Urrezko maskorrarekin handira amestu daiteke?
Amestu daiteke, zergatik ez? Baina nahikoa poz izango da jaialditik indartuta ateratzen bada filma; festibalek puztu edo ahuldu egin baitezakete pelikula. Jada amets bat da gertatzen ari dena. Baina benetan pasatzen ari da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!