Udalak 16.000 euro emango dizkio Garabideri, Nasa Yuwe hizkuntza berreskuratzeko estrategiak babesteko asmoz. Hango irakasleen prestakuntzaren erreferentzia nagusia euskararen biziberritzean ikastetxeetan eta helduen euskalduntzean izandako esperientzia da. Horregatik, Durangoko zenbait irakasle izango dira euren trebatzaile; hona etorriko dira kolonbiarrak, eta alderantziz ere bai. Aurretik ere egin izan dute elkartruke hori.
Garabide elkarteko Andoni Barreña eta Arkaitz Zarraga izan dira Pilar Rios alkateordeagaz akordioa sinatzen.