Trenbideko lurren inguruko akordioa Bizkaiko Aldizkari Ofizialean publikatu dute

Jone Guenetxea 2017ko abu. 24a, 17:33

Proiektuari alegazioak aurkezteko 20 eguneko epea ezarri dute.

Durangoko Udalak duela bi aste aurreratu zuen legez, trenbideko lurrak espazio libre eta gune berde bihurtuko dira udalak eta ETSk sinatu duten hitzarmenari esker. Hitzarmena Bizkaiko Aldizkari Ofizialean publikatu zuten atzo, eta orain 20 eguneko epea ezarri dute alegazioak aurkeztu ahal izateko. 

Trenak libre utzitako lurzorua urbanizatzeko adostutako lankidetza-hitzarmenaren bidez, 7.500 metro karratu baino gehiago urbanizatuko dituzte. Tailer zaharrek eta tren-tokiek hartzen zuten eremua urbanizatu eta herriko erdigunean barneratuko dela azpimarratu du Gobernu Taldeak (EAJ-PSE-EE). 

EH Bildu eta Herriaren Eskubidea alderdiek trenbidearen inguruko gaia abuztuan eztabaidatzea kritikatu dute. Dani Maeztu EH Bilduko zinegotziak herritarrei espedientea eskartzeko deia egin die sare sozialen bidez. Maeztuk gaineratu duenez, "hitzarmen honen bidez PNV-PSEk ETS-ri 4 milioi euro barkatu nahi dizkio".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!