"Ez gatoz lanean hiltzera; soldata duin bat irabaztera gatoz"

Anboto 2017ko abu. 21a, 13:00

Fumbarri enpresako langileek lanuztea egin dute gaur, joan zen ostiralean lan istripuan hildako lankidearen heriotza salatzeko. Beharginek elkarretaratzea egin dute, 12:00etan, enpresaren aurrean.

Jon Larrinaga Fumbarriko Enpresa Komiteko presidenteak lan istripuan hildako lankidearen familiari elkartasuna eta babesa adierazi dio. Euskal Herrian aurten 40 behargin hil direla lan istripuan gogoratu du Larrinagak. "Ez gatoz lanean hiltzera; soldata duin bat irabaztera gatoz", azpimarratu du Enpresa Komiteko presidenteak. 

Era berean, Larrinagak administrazioari neurriak har ditzala eskatu dio gertatutakoa lehenbailehen argitzeko. Bestalde, Fumbarriko zuzendaritzari prebentzio neurriak har ditzala eta gertatutakoa argitzeko ere neurriak hartzeko eskatu dio.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!