49 urteko behargina hil zen atzo Durangoko Fumbarri enpresan gertatutako lan istripuan. EH Bilduk oharrean salatu duenez, enpresa honetan beste lan istripu batzuk ere gertatu dira eta langileek "osasun arazo larriak" dituzte. Beharginek bizi duten egoera ezagutu guran, udal ordezkaritza bat Enpresa Komitearekin irailaren hasieran batzartzea gura dute.
EH Bilduk gogoratu duenez, "azken hilabeteetan hainbat dira Euskal Herrian eta bereziki Durangaldean gertatu diren lan istripuak eta horren aurrean erantzun tinko bat eman beharra dago, neurriak hartu eta lan istripuen arazoari konponbidea bilatzeko". Koalizioak azaldu duenez, osasun arazoez eta istripuez gainera, segurtasun eza eta prebentzio neurri falta salatu izan dituzte Fumbarrin.
Durangoko EH Bilduk bat egiten du enpresa komiteak deitutako lanuzte eta mobilizazioekin. Herritarrei ere dei egin diete, astelehenean, 12:00etan deitutako kontzentrazioan parte hartzera.
Durangaldeko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bitartez jaso gura dituzu? Hauek dira bi aukerak.
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.
TELEGRAM: Batu zaitez @anbotokomunikabideak kanalera.