"Herritar batzuek kezka helarazi digute egoten den usainagatik eta arnasten dugun airean egon daitekeen kutsaduragatik", azaldu zuen Julia Perera zinegotziak.
2015ean, Durangaldean 41 bider gainditu zen aire kutsatuaren maila, Ekologistak Martxanek egindako txosten baten arabera. Arnasbideetatik sartzen diren suspentsioko partikulen arloan, Euskal Herriko daturik txarrenak ziren Durangaldekoak, Zornotzakoak batez ere.