Osoko bilkura batean, museoa eta parkea berritzeko obrak egiteko plana onartu zuen udalbatzak. Parkea gune zabal bihurtuko dute, eta argiztapen zein hiri-altzari aldetik hobetuko dute.
Benita Uribarrena deituko den parkea, orain arte Etxezarreta lez ezaguna, itxita egon da "puntu beltza" izateagatik. 104.000 euro erabiliko dituzte obrarako, eta hiru hileko epea izango du enpresak burutzeko. EH Bilduk apirilean parkea zabaldu zuen auzolanean, eta udalak berriro itxi ostean, biharko beste auzolan bat deitu du koalizioak.
Osoko bilkura batean, museoa eta parkea berritzeko obrak egiteko plana onartu zuen udalbatzak. Parkea gune zabal bihurtuko dute, eta argiztapen zein hiri-altzari aldetik hobetuko dute.