"Sinesgarritasun osoa ematen diogu erasoaren salaketari; kasua artxibatu izanak ez du esan nahi erasoa gertatu ez zenik", adierazi dute irmo feministek. Gainera, gogoratu dute salaketa faltsuak ez direla kasik existitzen. "Indarkeria matxista kasuetan egindako epaiketen %0,0015a soilik amaitzen da sententzia horrekin". Euren ustez, "sistema judizialak dituen hutsuneak agerian" geratu dira. Garatek berba izan duen aldiro gezurtatu egin du salaketa, baina feministek galdetzen dute, ea zergatik ez den epaitegian defendatu, emakumeari salaketa bat ipinita.
Bestalde, EAJ eta PSE-EEk osatzen duten udal gobernuari "jarrera koldarra" izatea egotzi diote osoko bilkuretan emandako bozkengatik, eta eraso sexisten barne protokolo bat sortzea exijitu dute