PPko zinegotzia sexu abusu saiakeragatik salatu zuen emakume batek, eta atxilotuta egon ostean, Durangoko epaileak auzia artxibatu zuen. Baina, emakumeak errekurritzea erabaki zuen, eta Bizkaiko Auzitegiaren esku egon da erabakia.
Bitartean, giroa oso bero egon da Durangon. Udalbatzarrak dimititzeko eskaria egin zion zinegotziari, baina honek ez zuen kasurik egin. Gainera, hiru osoko bilkuratan tentsioa bizi izan da protestengatik, eta maiatzekoa bertan behera utzi zuen alkateak, feministek kantu bategaz batzarra eten ostean.