Fran Garateren auzia

Garate salatu duen emakumeak errekurritu egingo du auzia artxibatzeko autoa

Markel Onaindia 2017ko mar. 9a, 13:20

Atzo Martxoaren 8aren harira Durangon egindako manifestazioa.

Bihar amaituko da epailearen autoa errekurritzeko epea. ANBOTOk jakin duenez, errekurtsoa jartzeko asmoa agertu du abokatuak.

Errekurtsoa jasotzerakoan, autoa bere horretan utzi edo auzibidea hastea erabaki beharko du epaileak. Emakumeari babesa eta bitartekoak eskaini dizkio udalak, indarkeria matxistagaz lotutako beste kasu guztietan bezala. Gainera, gaurko Plataforma Feministak deitu duen elkarretaratzeagaz ere bat egin du. 20:00etan izango da, Andra Marian.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!