Proiektua amaitzean, guztira 17 izango dira gazte alokairua sustatzeko erabiliko diren etxebizitzak. Berez, promozio osoa 118 etxetakoa da, hiru fasetan garatzeko. Bigarrenekoak ere kasik guztiak salduta daude, eta hirugarrena martxan ipiniko dute. Interesa dutenek Durango Eraikitzen zerbitzura jo behar dute.
Atzo prentsarentzako bisita egin zuten etxeetan udal arduradunek. Promozio publikoak "oztopoak eta arazoak" izan ditu Aitziber Irigoras alkateak aitortu bezala, hainbat herritarrek etxeei uko egin zietelako. Argia ikusita, "pozik" agertu da alkatea, eta "gazteen autonomia" sustatzeko balioko duela dio Pilar Rios alkateordeak.