Zabalduko Dituguk mozioa sartu eta gehiengoz onartzea lortu dugu. Horrek asko pozten gaitu, Durangarrontzat berri ona baita, udalean alokairu sozialaren aldeko pausuak egitea onartzea. Hala ere argi utzi nahi dugu hau ez dela udalak berak egin duen zerbait, baizik eta gazteok, aspaldi hasi genuen mugimendu eta ekimenei esker lortu dugula, beraz, zorionak guztioi.
Hala ere, oraindik, Durangon egoera larria da oso. Ia 1500 etxe daude hutsik eta gazteon emantzipazio adina 30 urtekoa da. Egoera horren aurrean Durangoko udalak egin duen programak ez du balio izan, ez baitira etxeak alokatzea lortu, gazteok ez baitugu eskatzen dituzten baldintzak betetzea lortzen, horrek ezinezkoa egiten duelarik gazteok etxebizitza eskuratzea.
Mozioa onartu zenetik, udalak ahaleginak egingo dituela esan du eta eskuratu dituzten 6 etxebizitza gazteontzako alokairuan jarriko dituztela esan dute. Baina guk argi diogu, 6 etxebizitza ez dira nahiko, eta ezta ahalegina egingo dela esatea ere. Guk emaitzak behar ditugu. Beraz esan duten bezala Kutxabanken etxe hutsak zesioan uzteko eskatu behar du udalak, eta hori ezinbestean lortu, kontuan izanda Durangoko udalaren dirua banketxe horretan bildua dagoela. Egoera horretan udalak Kutxabank bere etxeak zesioan uztera behartu behar du.
Gu orain arte bezala udalak egiten digun edozein elkarlan egiteko prest agertzen gara, baina argi uzten dugu, horretarako gonbidapenik izaten ez badugu ere lanean jarraituko dugula gure helburuak lortu arte.