Fran Garateren auzia

Fran Garateren dimisioa eskatuko dute martitzeneko osoko bilkuran

Markel Onaindia 2017ko mar. 23a, 10:53

Plataforma Feministak udaletxeko bilkurara joateko deialdia egin du. Sexu abusuak egitea egotzita atxilotu zuten PPko zinegotzia, eta epaileak auzia artxibatu arren, emakumeak errekurritu egin zuen. 

Plataforma Feministak sinesgarritasuna eman zion emakumearen salaketari, eta horregatik, zinegotziaren dimisioa eskatu izan du publikoki, bai martxoaren 8ko ekitaldian bai joan zen egueneko elkarretaratzean. Orain, osoko bilkurara bertara eramango du aldarrikapena. Errekurtsoa argitu bitartean, PPri Garate kargutik kenztea eskatu dio plataformak, eta udalari gertaera hori "irmoki gaitzestea".

Gainera, herriko elkarte eta ordezkariei atxikimendua eskatu die plataformak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!