Ehundaka herritar batu dira mugimendu feministaren dealdiari erantzunez. 'Gora borroka feminista' edota 'patriarkatua suntsitu' lako oihuak bota dituzte kaleetan zehar. Amaieran, "borrokara behartuta" daudela adierazi dute feministek. Gainera, mundu mailako grebagaz bat egin dute.
Fran Garateren atxiloketak markatu du mobilizazioa, eta baita amaierako adierazpena ere. "Eraso honen aurrean, kargua uztea" eskatu diote Garateri. Udalari ere horretarako baliabideak erabiltzea exijitu diote. Gainera, biharko, eguena, elkarretaratzea deitu dute 20:00tarako, auzi honen aurrean bereziki protesta egiteko.