Fran Garate PPko zinegotzia sexu abusuak egotzita atxilotu zuten joan zen astean. Gaua atxilotuta pasatu ondoren, hurrengo egunean libre utzi zuten. Udalak eraso sexisten aurkako protokoloa aktibatu zuen, eta babesa erakutsi zion emakumeari. Garate salatu duen emakumeak errekurritu egin du auzia artxibatzeko autoa. Beraz, kasua epaitegietan dago.
Plataforma Feministak azaldu duenez, lege-aukera guztiak aztertuko dituzte eta emakumeari defentsarako eskubidea bermatuko diote. Era berean, Durangoko Udalak eta Alderdi Popularrak gertaera "irmoki eta publikoki" gaitzestea eskatu dute. Gaineratu dutenez, Francisco Garatek zinegotzi kargua uztea; dimititzea eskatzen dute. "Egoeraren larritasunaz jabetuta eta Ertzaintzak Francisco Garate bizkor atxilotu zuela ikusita, ez ditugu ulertzen auzian eman diren hurrengo urratsak, susmagarriak iruditzen zaizkigu. Susmagarria ez ezik, onartezina iruditzen zaigu erabakia", azaldu du Plataforma Feministak.