CEAR-Euskadik azaldu zuenaren arabera, errefuxiatuek asilo politikoaren eskaera egiteko asmoa agertu zuten. Hala ere, euren helburua Ingalaterrara ailegatzea ei zen bidaia hasi zutenean, familia zutelako. "Hasiera hasieratik gure udalerriak eskainitako tratua eskertu dute. Gainera, azpimarratzekoa da administrazio desberdinen artean mantendutako koordinazio lana", adierazi du Aitziber Irigoras alkateak. Pilar Ríos alkateordedak nabarmendu du baliabideak eskaini zaizkiela, baina erabakia errespetatu behar dela. "Ahal izan dugun guztia egin dugu hemen gustora egon daitezen, era guztietako asistentzia-baliabideak jarri ditugu beraien eskura, baita baliabide juridikoak ere, eta alde egitea erabaki dute. Euren erabaki askatasuna errespetatzea besterik ez daukagu".