Heriotzetik ihesean harresirik ez lemagaz egin dute errefuxiatuei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea. Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak gogorazi du beraien helburua "errefuxiatuen drama" deiturikoaren inguruan gizartea informatzea eta sentsibilizatzea dela.
Bestalde, eguenean Elorrion aurkitutako zazpi errefuxiatuak nahiz eta oso nekatuta egon ondo daudela eta orain familia biek behar dutena lasaitasuna eta beraien intimitatea babestea dela esan dute plataformako kideek.
Horrez gain, plataformako kideek Durangaldeko biztanleak Elorrioko kasuarekin erakusten ari diren elkartasuna eta babesa nabarmendu dute.