Zapatu gauez eraso sexisten salaketa bi jazo ziren Durangon. Horiek salatzeko, elkarretaratzea bututu dute hainbat lagunek, Plataforma Feministak deituta. Gainera, 40 Minutu Rock jaialdikoek ere babestu dute mobilizazioa, erasoak jai horren testuinguruan eman zirela ulertuta. Dozenaka lagun batu dira; tartean hainbat zinegotzi eta Aitziber Irigoras alkatea ere bai.
Plataformakoek ohartarazi dute ez dela lehen aldia ertzainen partetik trabak jasotzen. "Okertuta dabiltzala iradokitzea, salaketak ezertararako balio ez duela esatea edo ziur ote dauden galdetzea etengabe". Feministek diote une zaila izan ohi dela salaketa jartzekoa, babestu beharrekoa dela, eta horregatik, ez dute onartzen salatutako jarrera hori.
Lehen erasoa zapatu gauez gertatu zen, neska bati bikotekide ohiak jo zionean. Bigarrena, dagoeneko domeka goizean, 07:30ean, neska etxerutz zihoala. Gizon bik heldu zuten, baina aurre egin eta erasoa gehiagora joatea saihestu zuen. Plataformako kideek gogoratu dute 2017an dagoeneko 7 eraso eman direla, zapatuko biak kontuan hartuta.