Domeka goizekoa gehituta, bi dira zapatuko jaiaren testuinguruan gertatutako eraso sexistak. Oharrean, erasoak jasandako emakumeei babesa erakutsi diete elkarte biek.
Jaialdiko antolatzaileek azaldu dute lanketa bat burutu zutela Bilgune Feministagaz batera. "Jaialdiak iraun zuen bitartean erasoen prebentzio eta salaketarako neurriak hartu genituen arren, hurrengo urtera begira lanketan sakontzen jarraituko dugu".