Sexu eraso saiakera bat jazo zen domeka goizaldean Durangon

Markel Onaindia 2017ko ots. 20a, 10:00

Plataforma feministak urtarrilean burututako manifestazioa, erasoen aurka.

Neska bati sexualki eraso egiten saiatu ziren mutil bi, Landako inguruetan. Udalak erasoa arbuiatu du, eta Plataforma Feministak elkarretaratzea deitu du biharko (martitzena), 20:00etan Andra Marian.

Sexu eraso saiakera domeka goizean izan zen. Mutil bik neska heldu eta erretenitu egin zuten Landako inguruan, baina emakumeak aurre egin eta erasoa saihestea lortu zuen. Biktimak salaketa ipini du Ertzaintzan, Herrizaingo sailetik baieztatu dutenez.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!