Domeka goizaldean gertatutakoa eraso sexista beharrean indarkeriaz egindako lapurreta izan daitekeela dio Ertzaintzak

Anboto 2017ko ots. 20a, 19:56

Plataforma Feministak biharko deitutako mobilizazioarekin aurrera egingo duela baieztatu du, erasoa gertatu egin zela azpimarratuz.

Ertzaintzako iturriek azaldu dutenez, atzo goizean emakume batek salatutakoa eraso sexista beharrean indarkeriaz egindako lapurreta izan daiteke, ikerketaren arabera. Gaineratu dutenez, ikertzen jarraitzen dute.

Domeka goizaldean mutil bik neska heldu eta erretenitu egin zuten Landako inguruan, baina emakumeak aurre egin eta erasoa saihestea lortu zuen. Biktimak salaketa ipini zuen Ertzaintzan.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!