Mutil batek neska bat jo zuen zapatuan Durangoko jaietan

Domeka goizaldean izan zen erasoa, 06:30 inguruan, taberna batean. Eztabaida eduki zuten eta 23 urteko mutilak 27 urteko neska jo zuen; osasun zentroan artatu behar izan zuten. Gero, neskak salaketa ipini zuen mutilaren aurka.

Gertakariaren berri udalak eman du, udaltzaingoaren balantze baten baitan. Momentuz erasoaz ez dute beste baloraziorik egin, eta Pilar Ríos alkateordeak esan du eguaztenean batuko dela Udal Berdintasun Kontseilua, jaietako balorazioa egin eta eraso sexisten aurkako Herri Akordioaren garapena aztertzeko.

Jaietako lehen gauean, hilaren 12ko goizaldean, sexu eraso bat sufritu zuen beste neska batek Pinondon, eta Durangon erantzun sendoa eman zen. Mobilizazio jendetsu bi burutu ziren, eta jaiak ordu erdiz eten ziren.

Kokaina udaltzainei saltzen
Orotara, udaltzaingoak 10 bider esku hartu du jaietako bigarren asteburuan. Iskanbilak, droga trafikoa,  alkoholemia eta istripuak izan dira gertakarien oinarri. Esaterako, 18 eta 24 urteko gazte bi atxilotu zituzten bariku gauean, kalez jantzitako udaltzainei kokaina saltzen saiatzeagatik.

Erlazionatuak

Sexu eraso bat gertatu zen martitzen gauez Durangoko jaietan

Durango

Txosnagunean izan zen erasoa, 05:00ak bueltan. Udalak protokoloa aktibatu du, eta bihar elkarretaratzea egingo dute 20:00etan Andra Marian. Herri A...
Martitzeneko eraso sexista gaitzesteko elkarretaratze jendetsua burutu dute

Durango

Udal ordezkariak eta ehundaka herritar elkartu dira martitzeneko eraso sexista gaitzesteko gaur iluntzean, Andra Marian, burutu duten kontzentrazio...
“Erasoen prebentzioa eta salaketa egingo dugu, jai-giro osasuntsu bat edukitzeko”

Durango

San Fausto jaietan, trankil joango dira mutilak etxera, inork bortxatuko dituen beldurrik barik. Begirada lizunik jaso barik egingo dute txiza, eta...
Durangaldeko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak whatsapp bitartez jaso gura dituzu? Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.