Sexu eraso bat gertatu zen martitzen gauez Durangoko jaietan

Txosnagunean izan zen erasoa, 05:00ak bueltan. Udalak protokoloa aktibatu du, eta bihar elkarretaratzea egingo dute 20:00etan Andra Marian. Herri Akordioari jarraituta, tabernetan, txosnetan eta egitarauan ordu erdiko etenaldia egingo dute bihar 23:30etik 00:00etara. Durangoko Mugimendu Feministak manifestazio zaratasuan parte hartzeko deia zabaldu du: Txosnagunetik abiatuko dute manifestazioa, bihar, 23:30ean.

Sexu erasoa izan zen, eta neskak salaketa ipini du. Udalak erasoa gaitzetsi du, eta babesa erakutsi dio erasoa sufritu duen neskari. Hain justu ere, Txosnagunean brigada feministak antolatu dituzte erasoak prebenitu eta salatzeko. 

 

Erlazionatuak

“Erasoen prebentzioa eta salaketa egingo dugu, jai-giro osasuntsu bat edukitzeko”

Durango

San Fausto jaietan, trankil joango dira mutilak etxera, inork bortxatuko dituen beldurrik barik. Begirada lizunik jaso barik egingo dute txiza, eta...
Durangoko 240 elkarte eta erakundek eraso sexisten aurkako Herri Akordioa sinatu dute

Durango

Durangoko udaletxe plazan jende ugari batu da indarkeria sexistari ezetz esan eta konpromisoak hartzeko. San Fausto jaiak urriaren 11n hasiko dira,...
Durangaldeko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak whatsapp bitartez jaso gura dituzu? Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.