Martitzeneko eraso sexista gaitzesteko elkarretaratze jendetsua burutu dute

Anboto 2016ko urr. 15a, 20:34

Udal ordezkariak eta ehundaka herritar elkartu dira martitzeneko eraso sexista gaitzesteko gaur iluntzean, Andra Marian, burutu duten kontzentrazio jendetsuan.

Sexu erasoen kasuetarako udalak onarturiko protokoloaren barruko ekintza izan da elkarretaratze hori, eta gauean ere mobilizazioak izango dira, Durangon: Herri Akordioa jarraituz, tabernetan, txosnetan eta egitarauan ordu erdiko etenaldia egingo dute, 23:30etik 00:00etara, eraso sexista salatzeko; eta Durangoko Mugimendu feministak deituta, manifestazio zaratatsua abiatuko dute 23:30ean, Txosnagunetik.


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!