Dabid Garcia onena Zumaiako lasterketan

Anboto 2016ko urr. 3a, 11:10

Dabid Garciak beste garaipen bat lortu zuen zapatuan Zumaian, XX. Zakila biran.

Durangaldea Running taldeko korrikalariak, beste behin, sasoi betean dagoela erakutsi du. Asteburuan, Zumaian, jokatutako 20 kilometroko lasterketan nagusitasunez irabaztea lortu zuen durangarrak.

Garcia, bigarren kilometrorako lasterketa buruan jarri zen eta bakar-bakarrik helmugaratzea lortu zuen. Bigarren sailkatuari bi minututik gora atera zizkion, eta lau minutu baino gehiago hirugarrenari.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!