Dabid Garcia eta Txomin Marañon bikoteak beste erakustaldi bat eskaini du Elgoibarren

Anboto 2016ko ira. 26a, 16:44

Dabid Garcia eta Txomin Marañon Elgoibarko lasterketan helmugaratzen (Argazkia: www.barren.eus)

Elgoibarko Gau Kros Herrikoian lehenengo eta bigarren sailkatu dira Durangaldea Runnig taldeko durangarrak.

Irakaslea eta ikaslea nor baino nor gehiago dabiltza azken aste bietan. Orain asteburu bi Txomin Marañonek Zaldibiako lasterketa irabazi zuen, Dabid Garcia maisua bigarren zela. Joan den asteburuan Garciak Elgoibarko proba (7.5 km) irabazi du Marañon ikaslearen aurretik. Garciak alde dezenterekin hasi zuen azken itzulia, baina atzetik zetorren taldekideari itxaron zion eta biak elkarri eskutik helduta helmugaratu ziren (24.52). Elgoibarko proba hirugarren bider irabazi du durangarrak; 2012an eta 2014an ere nagusitu zen.

Garciak bi podium hiru ordutan

Zapatuan podium bi zapaldu zituen Dabid Garciak. 18:00etan Ermuko proba (10 km) lehiatu eta hirugarren amaitu zuen. Autoa hartu, Elgoibarrera joan eta 20:00etako irteera puntuan zegoen berriro, orduko hartan garaipena eskuratzeko.

Datorren zapatuan Zumaiako lasterketa (20 km) lehiatuko du. Orain azaroko bigarren asteburuan izango den Donostia-Behobia proba (20 km) prestatzen ari da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!