Txomin Marañon eta Dabid Garcia onenak izan dira Zaldibiako herri lasterketan

Anboto 2016ko ira. 19a, 09:26

Txomin Marañon (ezkerrean) eta David Garcia Zaldibian. (Argazkia: Facebook: Durangaldea Running)

Marañonek lasterketa irabazi zuen eta Garcia bigarren sailkatu zen. Biak Durangaldea Running taldeko korrikalariak dira.

Zaldibiako herri lasterketak ikuskizun bikaina eskaini zuen azken metroetan. Txomin Marañon, Dabid Garcia eta Alexander Oiarbidek esprint ikusgarrian erabaki zuten garailea. Azkenean, Durangoko promesa gaztea nagusitu zen Garcia taldekidearen aurretik. Hirurek denbora berdina egin zuten: 23.26 (7km).

Marañon eta Garcia durangarrek krosean jarrita dituzte euren helburuak eta garaipenak erakusten du prestakuntza bide onetik doala.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!