Bihar prentsaurrekoa emango dute Portugaleteko feministek, eta babesa ematen bertara joateko deia egin du Durangoko Bilgune Feministak. Sare sozialen bidez zabaldutako deialdian diotenez, "Abasolok bere burua zuritzeko estrategia jarri du martxan". Feministen ustez, "mugimendu feminista kriminalizatzeko saiakera" dago elkarrizketen atzean.
Abasolok Durangoko feminista bat salatu zuen iaz epaitegian, baina auziak ez zuen aurrera egin.