Durangoko Plataforma Feministak ANBOTOra bidalitako gutuna:
Azaroan mugimendu feministako gure kidearen aurka jarritako salaketa artxibatu egin dutela jakin dugu duela zenbait egun.
Pozik gaude baina ez dugu ospakizunik egingo. Ez dugu zer ospatu. Ebazpen hau onartuko genukeen bakarra delako. Amaiera hau onartu zitekeen bakarra delako.
Hori bai, amaierarik ez duena gure lana da, feministon lana. Erasotzaileak seinalatzen eta emakumeentzat bizitza duinak errebindikatzen jarraituko dugu, tinko.
Zentzu honetan, salaketaren harira egindako kanpainan parte hartu zenutenon konpromisoa eta laguntza eskertu nahi dugu. Mugimendu feministaren kontrako eraso honek pizturiko erantzun sozialak, horrek bai, su artifizialen sesio bat merezi duela. Morea, lila eta alberjinia kolorekoa!
Eskerrik asko, mugimendu feminista kriminalizatzeko ahalegin maltzur honi, ZUTIK jarriz, erantzun duzuen guztioi. Bihotz-bihotzez!
Kaleak morez pintatzen topo egingo dugu!!!
Gora aliantza feministak!
Gora borroka feminista!
DURANGOKO PLATAFORMA FEMINISTA
2016ko otsailean