Fitxaketa politika berrikusi dezala eskatu diote Portugalete futbol klubari

Anboto 2016ko uzt. 1a, 13:38

Herriko askotariko elkarte, eragile eta alderdi politikoek osatzen duten Berdintasun Batzorde Mistoak adierazpen instituzional onartu du Portugalete klubak Paul Abasolo jokalaria fitxatu ostean.

Bost puntu jasotzen ditu adierazpenak. Horietako batean Portugalete futbol klubari “bere fitxaketa politika eta azken asteetako aktuazioak berrikusteko” eskatzen diote: “Klubari gizarte-erantzukizuna eta eredu izateko betebeharra dituela gogorarazten diogu eta publikoki konprometitu dela aukera berdintasuna lako baloreekin”.

Horrekin batera, Portugaleteko kirol klub denei emakumeen eskubideak errespetatzeko exigitzen diete eta berdintasunaren aldeko legeak bete ditzatela.

Adierazpen instituzional hori ekainaren 28an egindako ez ohiko batzarrean onartu zuen Portugaleteko Udalako Berdintasunerako Batzorde Mistoak. Batzorde hori honako ordezkari hauek osatzen dute: emakume, kultur eta gizarte arloko elkarte, mugimendu feminista, gazteen elkarte, hezkuntza klaustro, AMPA, erakunde sindikal eta udalerriko alberdi politikoetako ordezkariek, eta udaleko teknikariek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!