Diru horregaz, EITBn eman ahal izateko finantziazioan parte hartu gura du udalak. Gainera, modu horretan emakumeen kirolaren ikusgarritasuna handitzea lortuko dela uste du.
Emakumeeen Birari laguntzea eskatu die udalak Eusko Jaurlaritzari, Emakunderi eta EITBri, Worold Tourreko egutegitik atera ez dadin. Udaleko bozeramaileen batzordean eta Berdintasun Kontseiluan landu dute proposamena.