Izaki Gardenak taldea eta Inun bakarlaria, zapatuan, Plateruenean

Anboto 2015ko ots. 5a, 09:44

Kontzertu bikoitza antolatu dute zapaturako Durangoko Plateruenean. Jon Basaguren musikariaren bakarkako abestiei forma emateko 2012. urtean sorturiko Izaki Gardenak talde gasteiztarrak eta Mikel Inunziaga Inun bakarlari zornotzarrak joko dute 22:30ean.

Jon Basaguren gitarrista eta abeslariagaz batera oholtzan izango dira Libe García de Cortázar teklatuan eta ahotsetan, Eneko Leza baxuan, Eneko Zabalza gitarran eta ahotsetan, eta Iker Fernánez baterian. Oihuka diskoetxeak argitaratu zuen taldearen lehenengo lana 2012an: Itsasargiak disko laburra. Urtebetera Amaieratik hasi disko luzea kaleratu zuen.

Mikel Inunziaga Inun (Zornotza, 1983) musikariak, berriz, 2014ko udaberrian kaleratu zuen Berreginez lehenengo diskoa, eta bertako kantak joko ditu Platerueneko biharko hitzorduan. Lau hilabetean saldu zituen Inunek argitaraturiko lehenengo diskoaren mila aleak, eta beste bostehun kopia atera zituen abenduan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!