Martxoak 31

Oroimena bizirik martxoaren 31n

Anboto 2014ko api. 1a, 09:42
Atzo ekitaldi bi egin ziren; eguerdian kanposantuan udalak sustatuta, eta iluntzean Andra Marin, Gerediaga Elkarteak antolatuta. Hunkigarria izan zen erasoan kaltetutako elizaren ondoan garatutako ekitaldi zibila.

Atzo bete ziren 77 urte italiar faxistek, Mola jeneralaren aginduz, Durango eta Elorrio bonbardatu zituzten egunetik. Durangon triskantza eragin zuen erasoak: 336 hildako, hamarnaka zauritu, eraikinak suntsituta... Erasoan hil ziren biktimen omenez hainbat ekitaldi burutu zituzten 31ren bueltako egunetan. Atzo ekitaldi bi egin ziren; eguerdian kanposantuan udalak sustatuta, eta iluntzean Andra Marin, Gerediaga Elkarteak antolatuta. Bonbek kaltetutako elizaren alboan herritar ugari batu ziren, oroimena bizirik dagoela erakutsita. Ekitaldi hunkigarria izan zen.

Leire Bilbao idazleak oroimenaren eta bakearen aldeko manifestua irakurri zuen. Ostean, Juanito Gallastegi abadeak eta erasoaren lekukoak lore eskaintza egin zien biktimei. Kriskitinekoek aurreskua dantzatu, eta Amaia Urzainkik urtemugako kantua abestuz amaitu zen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!