'Udalak eta biok euskaraz' izeneko dinamika ipini du martxan Euskal Herrian Euskaraz elkarteak. Herritarrak aktibatzea da euren helburua, udalak herritarrekin dauzkan hartu-emanak euskaraz izan daitezen. Aktibazio horrekin udalaren jarduera linguistikoan eragin ahal dutela uste dute. Horregatik, herritarrei dei egin diete eskaerak tramitatzeko. Atzo, Tramitazio Eguna egin zuten, era masiboan eskaerak aurkeztuz. "Dei egiten diegu euskaltzale guztiei beraiek ere berdina egin dezaten euskaraz bizitzeko bidean pausuak emateko", esan dute EHEkoek.