Euskal Herrian Euskaraz elkartearen ustez, udaleko zenbait zerbitzutan ez da tratua euskaraz jasotzeko eskubidea bermatzen. Dinamika berriagaz, herritarrak aktibatu gura dituzte, udalean eragin eta horrela eskubidea bete dadin. Dagoeneko kalean eta taberna batzuetan batu dituzte herritarren eskaerak, eta eguen honetarako hitzordu berria dakarte, deialdi masiboagaz.
Bertso-afaria
Bestalde, martxoaren 14rako bertso-afaria antolatu dute EHEkoek, Euskaraz Bizi! lemapean. Plateruena kafe antzokian izango da, 21:00etan hasita, eta Igor Elortzak, Beñat Ugartetxeak eta Amets Arzallusek abestuko dute. Peru Magdalenak ipiniko dizkie gaiak. Antolatzaileek azaldu dute sarrerak salgai daudela Plateruenean eta Intxaurren, hamabi eurotan.