Udalagaz tratua euskaraz izatea gura dute

Anboto 2014ko mar. 7a, 11:32

Hainbat herritarrek parte hartu dute EHEk deitutako Tramitazio Egunean. Herritarren Arretarako Zerbitzuan eskaerak aurkezti dituzte, euren eta udalaren arteko hartu-emanak euskaraz izateko.

'Udalak eta biok euskaraz' izeneko dinamika ipini du martxan Euskal Herrian Euskaraz elkarteak. Herritarrak aktibatzea da euren helburua, udalak herritarrekin dauzkan hartu-emanak euskaraz izan daitezen. Aktibazio horrekin udalaren jarduera linguistikoan eragin ahal dutela uste dute. Horregatik, herritarrei dei egin diete eskaerak tramitatzeko. Atzo, Tramitazio Eguna egin zuten, era masiboan eskaerak aurkeztuz. "Dei egiten diegu euskaltzale guztiei beraiek ere berdina egin dezaten euskaraz bizitzeko bidean pausuak emateko", esan dute EHEkoek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!