Durangoko duatloia bertan behera utzi behar izan dute

Anboto 2014ko mar. 4a, 09:31

Duatloi jendetsua izaten da Durangon egiten dutena
Mugarra triatloi taldeak iragarri duenez, trafiko arloko legedi berriaren ondorioz gertatu da. Martxoaren 29an zen egitekoa.

 

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritza arloko legedi berriaren arabera probintzia berdinean ezin dute errepidea darabilten kirol proba bik bat egin egun berean. Durangoko duatloiaren kasuan, martxoaren 29an Zallako txirrindulari proba batekin bat egiten zuen. Mugarra triatloi taldearen esanetan “aukeran eman dizkiguten datetan ezin dugu antolatzeko konpromisoa hartu; beraz, duatloia bertan behera uztea erabaki dugu, gure gogoz kontra”.

MugarraTT-koen esanetan, “pena handia da guretzat eta diru sarrera garrantzitsu bat galdu dugu. Momentu honetan gure aukera maiatzaren 11n antolatuko dugun herri krosa da”

Zortzigarren aldia behar zuen Durangoko duatloiaz gainera, beste hainbat lasterketa ere “kili-kolo” omen daude legedia berriaren ondorioz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!