12.000 bisitari batu ditu Berdeago azokak

Anboto 2014ko urt. 28a, 09:00
Antolatzaileek esan dute iazko bisitari kopurua bikoiztu egin dela, eta ekintzetan 1.000 lagunek parte hartu izana era positiboan baloratu dute.

Berdeago azokaren antolatzaileek balorazioa egin eta prentsa ohar bidez helarazi dute. Pozik agertu dira asteburuan ekimenak izandako harreragaz. Barikutik domekara bitartean, 12.000 lagun joan dira Landako Gunera. 50 enpresak ipini dute erakustokia, iaz baino heren bat gehiagok. Bestalde, aipagarria iruditu zaie berbaldi eta tailerretan 1.000 lagunek parte hartzea.

Aurtengoa, Iraunkortasunaren Euskal Azokaren bigarren edizioa izan da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!