Lokaletik At: Durangaldeko musika talde gazteentzat zabalik Plateruena

Anboto 2014ko urt. 20a, 08:01
Urtarrilaren 24an abiatuko dute Platerueneko 2013ko Lokaletik At. Durangaldeko musika talde bi arituko dira ekimenaren lehenengo kontzertuan: Durangoko Baghdad eta Elorrioko Amorru

Hemeretzi musika talde, Durangaldeko hamarnaka musikari gazte igaro dira 2012an Lokaletik At ekimena martxan ipini zutenetik hona, Durangoko Platerueneko oholtzatik. Ekimenaren helburua bertako talde hasiberri eta gazteei zuzenean aritzeko aukera eskaintzea da, eta eskualdeko zein inguruko taldeek ere zabalik izan dituzte Platerueneko ateak. Durangaldeko Krome, The Mockers, Pixontxis, Sugoi, En clave de dos, 11 ikusteko jaioak, Orion Child eta Damudot taldeek jo dute, esaterako, aurreko urteetako saioetan.

Lokaletik At ekimenean jo gura duten musika talde gazteek kultura@plateruena.net helbidera idatzita eman dezakete izena. Horrela egin zuten, urtarrilaren 24an bertan ariko diren Baghdad eta Amorru taldeko kideek ere. 

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!