Desfilea egingo dute jaietako Disfraz Egunean

Anboto 2013ko ira. 11a, 10:12
Hilabete falta da San Fausto jaiak hasteko. Prest dago egitaraua, eta udalak eman du dagoeneko horren berri. Nobedade lez, Disfraz Egunean desfilea egingo dute koadrila edo taldeka

Hilabete falta da San Fausto jaiak hasteko. Prest dago egitaraua, eta udalak eman du dagoeneko horren berri. Natxo Martinez zinegotziak aurkeztu dio prentsari, lagundu duten elkarteetako kideekin. Nobedade lez, Disfraz Egunean desfilea egingo dute koadrila edo taldeka. Eduardo eta Eloi Landia anaien San Faustuek olgetan! kartelak iragarriko ditu jaiak.

 

Urriaren 11n hasiko dira jaiak Dendak Bai elkarteak jaurtiko duen txupinazoagaz. Guillermo Oarbeaskoa presidenteak eskerrak eman ditu: “30 urte daramatzagu lanean Durangogatik, eta errekonozimendu bat da”. Horrez gainera, urriaren 12ko umeen egunean txupinazo txikia botako du pilota eskolak. Aurten ere ez dira faltako artopilen banaketa, Zezenak dira, lehiaketa gastronomikoa...

 

Urriaren 20an izango da Disfraz Eguna, eta taldeka desfilea egingo da 18:30ean, Madalenatik Andra Marira. Umeek ere egingo dute eurena eguerdian. Musika arloan, urriaren 20ko Deaffest jaialdi erraldoia nabarmendu dute; Berri Txarrak taldea izango da kartelburu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!