PPk lan sustapenagaz lotutako hamar zuzenketa egin dizkio aurrekontu zirriborroari

Anboto 2013ko mar. 5a, 13:21

Etxegabetzeak jasan dituztenentzako 80.000 euroko partida bat proposatu du PPk, eta herriko langabetuak kontratatzeko 60.000 euroko partida bat eskatu du enpresentzat

Etxegabetzeak jasan dituztenentzako 80.000 euroko partida bat proposatu du PPk, eta herriko langabetuak kontratatzeko 60.000 euroko partida bat eskatu du enpresentzat.

 

PPk hamar zuzenketa aurkeztu ditu 2013rako aurrekontuen inguruan. Bihar landuko dute udal batzordean, eta bere emendakinak bertara eroango ditu PPk. Lanaren sustapena eta krisia gogorren jasan dutenei laguntzea du helburu, eta 400.000 euro horretara bideratzea proposatu du. Tasen igoera ezarrita lortuko lirateke 400.000 euro horiek, PPren arabera. PPko Juan Jose Gastañazatorrek esan du EAJk zuzenketaren bat onartzea espero duela. "Ekonomia lokala, lana eta kaltetuenen inklusio soziala sustatzeko oinarrizko neurri hauek EAJk onartzeko konfiantza daukagu".

 

Etxegabetzeak jasan dituztenentzako 80.000 euroko partida bat proposatu du PPk, eta herriko langabetuak kontratatzeko 60.000 euroko partida bat eskatu du enpresentzat. Lan barik eta gutxieneko soldataren bikoitza baino gutxiago daukaten herritarrentzat tasak ordaintzeko diru-laguntzak ematea gura du PPk, eta 50.000 euro horretarako gordetzea. Bestalde, merkataritza bultzatzeko 30.000 euro erabili gura ditu. Gizarte arloan, nagusien integrazioa sustatzeko plan bat egiteko 25.000 euro proposatu ditu. Kulturan, datozen urteetarako plan estrategiko bat diseinatzeko 25.000 euro erabiltzea eskatu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!