Bizkarrak Waleseko Ironmanean izena eman du 2013rako

Anboto 2012ko abe. 11a, 09:50

Gorka Bizkarra korrikalariak Walesko Ironmanean izena eman du 2013rako. Britainia Handian burutzen den Ironmana irailaren 8an izango da eta igerian, korrikan eta bizikletan ibili beharko dira parte hartzaileak

Gorka Bizkarra korrikalariak Walesko Ironmanean izena eman du 2013rako. Britainia Handian burutzen den Ironmana irailaren 8an izango da eta igerian, korrikan eta bizikletan ibili beharko dira parte hartzaileak.

 

Gorka Bizkarrak adierazi duenez, bere ametsa Hawaiko probarako sailkatzea da eta oraingo honetan lortu ezean, 2014an barriro ahaleginduko da. Waleseko Ironmanak Bizkarraren ezaugarriekin bat egiten du eta horregatik erabaki du izen ematea. 2.4 mila egin beharko dituzte igerian, 112 mila bizikletan eta 26.4 mila korrika. Probak 2000 metroko altuera tartea izango duelarik.

 

Orain arte Saltoki Trikideak taldearekin aritu da Bizkarra baina 2013an Mugarra Triatloi taldeko partaide bilakatuko da.

 

Waleseko Ironmana baino lehen, beste zenbait probatan ere hartuko du parte Bizkarrak. Hurrengo zita Gasteizko Maratoi Erdia izango da abenduaren 16an. Lasterketa honetako bere helburua egindako marka hobetzea da, hau da 1.14.58 denbora baino gutxiago behar izatea lasterketa bukatzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!