Errekonozimendua eta esker ona Artetsu sarietan

Anboto 2012ko abe. 7a, 09:35

San Agustin kulturgunean eguazten arratsaldean egindako ekitaldian Artetsu sariak banatu zituen Arbaso elkarteak.

San Agustin kulturgunean eguazten arratsaldean egindako ekitaldian Artetsu sariak banatu zituen Arbaso elkarteak.


Artisautzaren alde egindako lanari errekonozimendua eta esker ona erakustea helburu dituen Artetsu sariak banatu zituzten atzo. Iñaki Alberdik jaso zuen bizi osoko dedikazioari eskainitako saria. Makilagile irundarra hunkituta eta esker oneko agertu zen. Laster jubilatu egingo da eta Beñat semeak hartuko dio erreleboa.


Euskara sustatzearen aldeko saria Fernan Ruizek jaso zuen; ‘Erakunde laguna’ saria Urduñako Udalari eta Olaran elkarteari eman zioten; hedabideei dagokiona El Correok jaso zuen eta tradizioa sustatzean egindako lanarena BBKko Gizarte Ekintzako Jose Ignacio Urgoiti Etxebarriak.


Atzoko ekitaldia iazko Euskal Dendako posturik onenak saritzeko ere erabili zuten. Publikoaren botorik gehien Igor Obesorenaren ‘Argia badago’ postuak lortu zituen. Arbasoren saria Alex Gonzalezen Loitz Keramika-k jaso zuen.

 

Artetsu saria jaso zuten saritu guztiak batera

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Durangoko San Agustin kulturgunean egin zuten sari banaketa

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Iñaki Alberdi: \'Bizitza osoko dedikazioari\' saria jasotzen

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Fernan Ruiz: \'Euskara sustatzeari\' emandako saria jasotzen

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Urduñako Udala eta Urduñako Olaran elkartea: \'Erakunde laguna saria\' jasotzen. Iñaki Cuadra, Jon Solaun eta Goyo Moreno irudietan.

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

BBK Gizarte Ekintzako Jose Ignacio Urgoiti: \'Gure tradizioak hedatzea\' saria jasotzen

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Arbasoren ustez posturik onenari saria: Alex Gonzalezen Loitz Keramika

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

El Correo egunkariko Yolanda Ruiz hedabideei dagokien saria jasotzen

 

\"\"

 

Iazko Euskal Dendako posturik onena bertaratu ziren bisitarien ustez: Igor Obesonaren \'Argia badago\'

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!