Euskal Dendak ireki du atea

Anboto 2012ko abe. 5a, 13:15
Durangoko alkate Aitziber Irigorasek zinta urdina ebaki eta ofizialki zabalik dago Euskal Denda merkatu plazan. Artisautzari emaniko 56 postu ipini dituzte domekara bitartean.

Durangoko alkate Aitziber Irigorasek zinta urdina ebaki eta ofizialki zabalik dago Euskal Denda merkatu plazan. Artisautzari emaniko 56 postu ipini dituzte domekara bitartean.


Durangoko udaleko alkatea eta hainbat zinegotzi, Durangaldeko Amankomunazgoko presidente Oskar Zarrabeitia, eta Bizkaiko Foru Aldundiko zein Arbaso elkarteko ordezkariak batu dira gaur eguerdian Euskal Dendaren 17. aldia inauguratzeko ekitaldira. Aurten ijitoen kultura ezagutaraziko dute eta Kale Dor Kayiko elkarteko presidente Manuel Vizarragak ere bertatik bertara jarraitu du aurkezpena.


Lehenengo Kriskitin dantza taldeko Aritz Lasargurenek hainbat dantza eskaini dizkie bertaratu diren agintariei. Juan Antonio Aromak ipini dio doinua txistuagaz. Lasarguren aurtengo Bizkaiko dantzari txapelketako irabazlea da.


Ondoren, alde banatara Manuel Vizarraga eta Bernat Vidal zituela (Arbasoko lehendakaria), Aitziber Irigorasek zinta urdina ebaki du, Euskal Denda ofizialki irekiz.

 

Bestalde, gaur arratsaldean Arbasok Artetsu sariak banatuko ditu San Agustin Kulturgunean. Besteak beste, euskal makilak egiten dituen Iñaki Alberdi irundarrak bizitza osoko dedikazioari zuzendutako saria jasoko du.

 

Inaugurazio ekitaldiko argazkiak.

 

DATUAK

 

POSTUAK

 

Stand kopurua................ 56
Bizkaitik.......................... 25
     - Durangaldetik.......... 8
Gipuzkoatik.................... 14
Nafarroatik..................... 10
Ipar Euskal Herritik........ 3
Arabatik......................... 3
Bartzelonatik.................. 1

 

ORDUTEGIA

 

(abenduaren 5-9)
Egunero:
Goizez: 11:00-14:30
Arratsaldez: 16:30-21:00
*Asteazkena: 19:00etara arte
*Igandea: 20:00etara arte

 

EKINTZAK

 

- Erakustaldiak: Paper margotua, eltzegintza, zumezko otxaragintza, kafea.
- Umeentzako tailerrak:  karameluak eta paper birziklatua
- Tailerrak: koadernaketa, zapi  parte-hartzailea

Sarreren prezioa: 1,30 euro

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!