Zarautzeko iron man erdian hirugarren sailkatu zen Gurutze Frades. Era berean, distantzia luzeko Euskadiko txapelketan txapeldunorde geratu zen.
Bere blogean aitortu duenez, helmugara sartu aurretxoan atera zioten argazkia ondo gordeko du “Zarautzen podium bat ez delako egunero lortzen”.
Atzetik aurrerako bidea egin behar izan zuen iurretarrak. Igeriko eta bizikletako tarteak amaitu eta korrika hasi zenean sei minutu pasatxora zuen podiuma. Apurka-apurka aurrekoei aldea jan eta hirugarren kokatu zen. Azken kilometroan gozatu egin zuen: “Denak txaloka, kale arteetan sentitu nuena itzela da”. J. D.