Igerian indartsu eta errepidean justu, Fradesek bigarren amaitu du Madrilen

Anboto 2012ko mai. 15a, 10:14

Gurutze Frades iurretarrak bigarren amaitu du Buitrago del Lozoyako (Madril) Ecotrimad distantzia ertaineko triatloia.

Gurutze Frades iurretarrak bigarren amaitu du Buitrago del Lozoyako (Madril) Ecotrimad distantzia ertaineko triatloia.


Aurten bigarren aldia zuen lasterketak. Gurutze Fradesek (Mugarra triatloi taldea) igerian eskaini zuen errendimendurik altuena: “Entrenamendu onak eginda nituen eta konfiantza nuen neure buruan”. Onartu duenez “ez nuen esperotakoa eman, baina inoiz baino indartsuago egin nuen igeri, ez nintzen uragaz borrokan ibili eta gozatu egin nuen”.


Igeri egin beharreko tartea amaitu eta bizikletakoari ekin zionean bigarren zihoan Estefania Gomezen atzetik. Bazekien harrapatzekotan bizikletan harrapatu behar zuela, baina “bera oso indartsu zihoan eta niri kostatu egiten zitzaidan”. Korrika egin beharreko zatia “izugarri exigentea zen”. Bero handia egiten zuen eta gorputzak likidoa eskatzen zionez, ano puntuetan edan eta edan aritu zen. Hala ere, azkenengo 10 kilometroetan errekuperatu eta erritmo onagaz helmugaratu zen bigarren postuan.


Gizonetan Gorka Bizkarra mañariarrak (Saltoki) 21. amaitu zuen. Igerian eta bizikletan indartsu aritu zen eta korrika gehiago kostatu zitzaion arazo fisikoak medio. Laubideta Triatloi Taldeko Jon Karrok ezin izan zuen lasterketa amaitu, sukarraren eta gogo txarraren ondorioz.

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!