Errugbiko Ohorezko B mailan jarraitzeko, maila bat beherago dabilen Belenos menderatu behar du Durango Ilarduyak; bestela Espainiako Lehen mailara jaitsiko dira.
Joaneko neurketa asteburu honetan jokatuko dute Asturiasen, eta bueltakoa hurrengoan, Arripausuetan.
Bestalde, Elorrioko Rugby Taldeak esan du ez duela igoera fasea jokatuko. Ez dute Gazte mailako talderik, eta Federazioaren baldintzetako bat da.